1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 96/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako eta horiekin parekatutako lanpostuetarako estatu mailako lekualdatze lehiaketetarako deialdian, eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da ondotik aipatzen direnek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 96/2024 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako eta horiekin parekatutako lanpostuetarako estatu mailako lekualdatze lehiaketetarako deialdian.
–Maisu-maistren kidegoa.
IRUNE ITURBIDE OLORIZ
- Pedagogia Terapeutikoa (G):
MARÍA CARMEN ZAMORA URREA
- Helduentzako Lehen Hezkuntza:
NATALIA AZCONA IZU
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez. Eskaera hori Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta bertan helbide elektroniko bat adierazi beharko da, errekurtsoak hara bidaltzeko.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2410558