150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Arau Subsidiarioen aldaketa, Gazolazko 3. poligonoko 59. eta 63. lurzatietan eta 74. eta 80. lurzatien zati batean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2024ko ekainaren 28ko 287/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da arau subsidiarioen aldaketa puntual xehatu bat, Gazolazko Arau Subsidiarioetako A.R.-G1 banaketa eremuan sartuta dauden katastro-lurzatien gainean. Aldaketa Gazolazko Kontzejuak aurkeztu du, eta xede du azalera murriztuko zazpi banaketa eremutan banatzea, eta, horrela, AR-G1 eremuan antolamendu xehatu berri bat ezartzea, zeinaren eremuak barne hartzen baititu 3. poligonoko 59. eta 63. katastro lurzatiak eta 74. eta 80. lurzatien zati bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2410416