150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Aratzuriko 2. poligonoko 321. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat lerrokadurak aldatzeko Aratzuriko 2. poligonoko 321. lurzatian, Iker Lesaga Orradrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2410455