150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, dirulaguntzak eman daitezen jarduerak egiteko, euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko, guraso elkarteetan, ikastetxeetan eta kultur elkarteetan, 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 772828.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/772828).

Burlatako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, Burlatan euskararen erabilera sustatzeko, zabaltzeko edota normalizatzeko ekintzak bultzatzea proposatzen du.

Hori ikusita, Burlatako Udalak deialdi honetan aurreikusitako jarduerak egiten dituzten guraso elkarteei, ikastetxeei eta kultur elkarteei dirulaguntzak ematea sustatzen du, norgehiagoka-erregimenean.

Testu honetan arautzen ez den guztiari dagokionez, eskatzaileak Burlatako Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrari (2021eko abuztuaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 18. zenbakian argitaratua) eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrari lotuko zaizkio.

Deialdi honen helburua eta xedea euskararen erabilera sustatzea da, Burlatako kultur elkarte, guraso elkarte eta ikastetxeei dirulaguntzak emanez Burlatan euskararen erabilera sustatu, zabaldu edota normalizatzeko.

Jarduera hauek lagunduko dira diruz:

–Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

–Euskararen erabileraren aldeko motibazio eta sentsibilizaziora bideratutako jarduerak.

–Euskarazko tokiko argitalpenak eta hedabideak.

–Euskarazko literatura eta euskarazko irakurzaletasuna zabaltzea helburu duten jarduerak.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaerak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira (https://sedeelectronica.burlada.es), horretarako I. eranskin gisa erantsi den eskaera-eredua erabiliz.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik azaroaren 15era bitartekoa izango da.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Udalak 16.000 euro erabiliko ditu 33500 4890002 ACTIV Y APRENDE EUSKERA: ACTIV EUS aurrekontu-aplikazioaren konturako dirulaguntza horiek emateko. Indarrean dagoen aurrekontutik, hiru laguntza-lerrotan banatuko da dirulaguntza:

1. lerroa. Guraso elkarteak: 5.333 euro. 2. lerroa. Ikastetxeak: 5.333 euro. 3. lerroa. Kultura-elkarteak, 5.333 euro.

Deialdiari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago: www.burlata.eus.

Burlatan, 2024ko uztailaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2410696