2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Udalaren kirol eskolen prezio publikoak arautzen dituen 2. arauaren tarifen eranskinean. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2. arau arautzailearen tarifen eranskinean. Arau horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatik. Aldaketa Udalaren kirol eskoletarako prezio publikoei dagokie. (2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an).
Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa), zeina aldatu baitzuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak.
Burlatan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
TARIFEN ERANSKINA
Kirol eskoletarako prezio publikoak
| TARIFA (euroak) |
Udalaren kirol instalazioetan abonua duten ikasleak | 176 |
Udalaren kirol instalazioetan abonua ez duten ikasleak | 196 |
Zenbateko hori bi epetan ordaindu ahal izanen da, horietako bakoitzean % 50, Burlatako Udaleko kirol arloak herritarrei igortzen zaien publizitatean ezartzen dituen epeetan. Zenbatekoaren %100 ordainduko da kirol eskolen denboraldia hasi baino lehen.
Iragarkiaren kodea: L2410461