2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, 2024-2025 ikasturterako, honako honetan: 3. araua, jarduera soziokulturalen prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, 2024-2025 ikasturterako, honako honetan: 3. araua, jarduera soziokulturalen prezio publikoak arautzen dituena.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2410421