2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIOTZARIKO KONTZEJUA
Herri-lurrak desafektatzea instalazio elektrikoa paratzeko. Jendaurrean jartzea
Biotzariko Kontzejuak, 2024ko ekainaren 4an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez herri-lur batzuk desafektatzea, Biotzari herria argindarrez hornitzeko instalazio bat paratzeko.
Erabaki hori jendaurrean jartzen da hilabetez, egoki irizten diren erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen, hala xedatzen baitu indarrean den legeriak, eta bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan.
Biotzarin, 2024ko ekainaren 30ean.–Kontzejuko burua, M.ª Asunción Ochotea Carlos.
Iragarkiaren kodea: L2410379