150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, Artikako 21. poligonoko 501. lurzatian (Berriozar kalea 12). Hasierako onespena

Alkateak, 2024ko ekainaren 27an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Artikako 21. poligonoko 501. lurzatirako (Berriozar kalea 12), Maialen Jaca Artiedak eta Daniel Martínez Ogallak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2410423