2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Beraskoaingo Udalak, 2024ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1-2024 aurrekontu-aldaketa.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.
Beraskoainen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Iragarkiaren kodea: L2410527