150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana Elizondoko 16. poligonoko 264. eta 265. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan hasiera batez onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 264. eta 265, lurzatien xehetasun-azterlana, Braulio Iriarte 52ko jabekideek sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2410555