2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Lankidetza-hitzarmenak hainbat erakunderekin
Baztango Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren adierazten diren lankidetza-hitzarmenak onartu zituen:
–5. akordioa: Oronozko Kankan bidea asfaltatzeko zuzeneko dirulaguntza ematea.
–6. akordioa: Lekarozko bidea hobetzeko zuzeneko dirulaguntza ematea.
–8. akordioa: Baztango Udalak "SL-NA 12 Xorroxin bidezidorra homologatzeko, egokitzeko eta seinaleztatzeko lanak" eta "Erratzuko harrera-eremua" egitea. Lan horiek Cederna-Garalur elkarteari "Baztan-Bidasoa" helburuko jasangarritasun turistikoko plana gauzatzeko emandako dirulaguntzaren barruan daude, eta Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatzen dute.
–9. akordioa: mugaz gaindiko ekintza baten esparruan diru soziala ezartzea.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Baztanen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2410543