2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Desafektazioa, 1. poligonoko 1166. herri-lurzatiaren parte batean. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirurogeita hamar metro koadro desafektatzea 1. poligonoko 1166. herri-lurzatian, Zarramonza alderdian, haren erabilera lagatzeko Vantage Towers Spain SLU merkataritza-sozietateari (telekomunikazio-azpiegituren kudeatzailea da). Xedea da telefonia mugikorreko antena bat instalatzea aurkeztutako planoetan adierazten den kokalekuan, Mendia inguruan dagoen antena ordezkatzeko.
Onetsitako espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 152. artikuluan eta 153. artikuluko baldintzetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Alegazio edo erreklamaziorik ez badago, hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.
Arroitzen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2410451