2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Aranoko udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 4an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
2024ko uztailaren 21etik 31ra herritik at egongo naizenez, eta Toki entitateetako organizazio, funtzionamendu eta erregimen juridikoa arautzen duen erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,
ERABAKI DUT:
1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, ordezkatu nazan aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
Aranon,2024ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2410723