2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Arangurengo Udalak, 2024ko ekainaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Arangurengo udal-mugarteko balorazio txostena.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta egoitza elektronikoan (esteka honen bidez: https://sedeelectronica.aranguren.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=6564), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.
Mutiloan, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2410094