1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2429/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1824/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2024ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.
Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Maite Soro Marqués andrea, epaimahaikide titular gisa, eta Emilio Álava Ruiz jauna, ordezko epaimahaikide gisa.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–SISTEMA INFORMATIKOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE LEHIAKETA. IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
–Onartuak:
ARRONDO MARTINEZ, LUIS MIGUEL
CALATAYUD YUSTE, LUIS
IRURITA IRAIZOZ, MIKEL
SAINZ LEZAUN, IZASKUN
–Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2410128