2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Udal Plan Orokorraren aldaketa. Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2024ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, Julen Elordi Latiendak sustatua.
Aldaketaren edukia: AA-AA-08 eremuaren mugaketan Araizko Udal Plan Orokorrean definitutakoa eta plano topografikoa bat ez datozenez, aldaketak eremua errealitatera egokitzen du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Araitzen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2410731