150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal sozietate publikoa sortzea. Jendaurrean jartzea

Agoizko Udalak, 2024ko ekainaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea oso-osorik kapital publikoa duen merkataritza-sozietatea sortzeko memoria (bertan dago horretarako egindako azterketa ekonomikoa), baita estatutuen proiektua ere, horretarako izendaturiko Azterketa Batzordeak prestatu dituenak.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta jendaurrean egon beharko du 30 egun naturalean, gutxienez, partikularrek alegazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahal ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan (toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onesten du legegintzako errege-dekretu horrek).

Agoitzen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2410264