150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean jartzea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 2an, 256/2024 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen hirigintza-hitzarmen baten proposamena, egin behar dena Andosillako Udalaren eta Industrias Suescun SAU merkataritzako enpresaren artean, honako honi buruzkoa: baloratzea industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10ari dagokion aprobetxamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea), eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Andosillan, 2024ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2410536