150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Abaigarko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Abaigar udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://abaigar.sedelectronica.es/info.0 helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Abaigarren, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2410099