150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, deialdi honen oinarrietan: deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 21eko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, jarraian ematen dena:

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 209/2023 epaia eman zuen 2023ko azaroaren 16an, zeinak hizpide baitzuen baiestea Félix Castor Zunzarren Fernández jaunak jarritako 76/2023 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren otsailaren 14ko 413/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Zizur Nagusiko Udalaren 2022rako plantilla organikoaren hasierako onespenaren zenbait alderdiren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; besteak beste, honen aurka: B2 mailako euskararen ezagutza derrigorrezkoa izatea obretako langile lanpostua (46007) eskuratzeko.

Aipatutako epaiaren aurka errekurtsorik aurkeztu ez denez, eta, beraz, ondorio guztietarako irmo bihurtu denez, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 24an, erabaki zuen aldatzea abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion enplegu publikoaren eskaintza partziala (2) (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Aldaketa horren ondorioz, bada, B2 mailako euskararen ezagutza ez da nahitaezko baldintza izanen obretako langilearen lanpostua eskuratzeko (2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa).

Toki-erakunde honetako euskara teknikariak txostena eman zuen 2024ko ekainaren 11n, eta bertan jasotzen du obretako langilearen lanpostuko hizkuntza-eskakizuna aldatzeko proposamena. Haren arabera, euskara jakitea merezimendu gisa baloratuko da, eta ez da lanpostua eskuratzeko nahitaezko baldintza izanen.

Horrenbestez,

ERABAKI DA:

1. Deialdi honetan, baliogabetzea B2 mailako euskararen ezagutza nahitaezko baldintza izatea, obretako langilearen lanpostuan aritzeko: deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

2. Aipatutako deialdiaren 7. oinarria aldatzea, modu honetan:

"7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

[...]

b.2) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Gizarte-langilearen, gizarte-hezitzailearen eta familia-langilearen lanpostuetan: 10 puntu.

Obretako langilearen lanpostuan (46007 zenbakia): 10 puntu.

Obretako ofiziala-ehorzlearen, obretako ofizialaren, lorezaintzako langilearen eta enplegu sozial babesteuko monitorearen lanpostuetan: 5 puntu.

Oharrak b.2 atalerako:

LANPOSTUAREN ZK.

LANPOSTUA

MEREZIMENDU MAILA

25002

Gizarte-langilea

MC1

25302

Gizarte-hezitzailea

MB2

45103

Familia-langilea

MB2

45107

Familia-langilea

MB2

46009

Obretako ofiziala - ehorzlea

MB1

46003

Obretako ofiziala

MB1

46103

Lorezaintzako langilea

MB1

46107

Lorezaintzako langilea

MB1

29000

Berdintasunerako agentea

MC1

45109

Enplegu sozial babestuko monitorea

MB2

46007

Obretako langilea

MB2

[...]

3. Aipatutako deialdiaren I. eranskina (ezaugarrien taula) aldatzea, eta baliogabetzea B2 mailako euskararen ezagutza nahitaezko baldintza izatea, obretako langilearen lanpostuan aritzeko (lanpostu zenbakia: 46007).

4. Eskaerak aurkezteko epe berri bat irekitzea; 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkeztu beharko dira deialdiaren 4. oinarrian ezarritako moduan. Epe hori luzaezina izanen da.

Jada inskribatuta dauden izangaiek eta euskararen ezagutza ez egiaztatzeagatik bazter geratu direnek ez dute aurkeztu behar deialdian parte hartzeko beste eskabide bat.

Deialdia 2022ko abenduaren 12an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hortaz, egun horretatik aurrera eskuratutako merezimenduak ez dira baloratuko, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 9. artikuluan (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

5. Deialdi hau aldatzeko erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan, orok jakin dezan: deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/221 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

6. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabakia jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Zizur Nagusian, 2024ko ekainaren 21ean.–Jarduneko alkatea, María Pilar García Castellano.

Iragarkiaren kodea: L2410101