1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2427/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1787/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, euskara itzultzaileen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa bidez, ari daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Deialdia 2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Eranskinean ageri da zerrenda.
2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–EUSKARA ITZULTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
–Onartuak:
PLA AZANZA, OIHAN
–Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
ERREA IRISARRI, ALBERTO
Iragarkiaren kodea: F2410120