150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostu hutsa bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Akats bat atzeman denez deialdi honetan: deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostu hutsa bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), Baztango Udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 5ean emandako 347 Ebazpenaren bidez, honako hau xedatzen du:

"Akats bat atzeman da Alkatetzaren 180/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat arkitekto teknikoaren lanpostu hutsa bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez.

–Kontuan harturik urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikulua (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta erabiliz dauzkadan eskumenak, hain zuzen ere, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

XEDATZEN DUT:

1.–Dagokion zuzenketa egitea:

Lanpostu horretarako ezarritako gai-zerrendan, 3. gaian,

Honela dioen tokian: "Lurzoru urbanizaezinerako arauak (testu bategina, argitaratu zena 2015eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan)", honela behar du: "Lurzoru urbanizaezineko arauak"

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

3.–Ebazpen hau argitaratzea toki-erakundearen atariko deialdiaren web fitxan (egoitza elektronikoko iragarki-taula).

Baztanen, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2410810