1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
7470E/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 22.213,52 euro gehitzen baitzaizkio Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko dirulaguntzen 2023-tik024ko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 4763E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 760871.
Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 4763E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egin dezaten 2023an eta 2024an.
Ebazpenaren ebazpen zatiko laugarren puntuak ezartzen duenez, aurrekontuko zuzkidura horri 30.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, Nafarroako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, 3.a.1 puntuan aurreikusitako kasuetan eta b atalean ezarritako baldintzak betetzen badira.
Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 6141E/2024 eta 6139E/2024 Ebazpenen bidez, ebatzi egin ziren, hurrenez hurren, babes zibilaren eremuan kualifikazioa eta jarduera espezifikoa duten boluntariotzako entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten udalei dirulaguntzak emateko deialdia. Bakoitzari dagozkion aurrekontu partidetan gerakina dago eta horren zenbatekoa liberatu egin da.
Hortaz, 22.213,52 euro transferitu dira Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldirako gastu aurrekontuko F43001 F4400 4609 134103 "Udal jarduketa planak sustatzeko dirulaguntzak" izeneko partidara. Transferentzia honako partida hauetatik egin da:
• 5.407,84 euro F43001 F4400 7819 134100 "Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak" izeneko partidatik.
• 15.286,45 euro F43000 F4300 4609 134200 "Dirulaguntzak udalei suhiltzaile boluntarioen elkarterako" izeneko partidatik.
• 1.519,23 euro F43000 F4300 7609 134200 "Dirulaguntzak udalei suhiltzaile boluntarioen elkarterako" izeneko partidatik.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren b) letrari jarraituz, gastu gehigarria handitzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik edo ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasterik.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, Barne Zuzendaritza Nagusiari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan emandako eskumenak baliatzea: babes zibila, larrialdien arreta, suteen prebentzioa eta itzaltzea eta salbamendua.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 22.213,52 euro gehitzea Nafarroako udalek baso-suteen arriskuari erantzuteko udal jarduketa plana egiteko dirulaguntzen 2023-tik024ko deialdian baimendutako gastuari. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 4763E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu Baseari.
3. Gastua handitzeko baimen honek ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzerik edo ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasterik.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Barne Zuzendaritza Nagusiko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzura, Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren arloetako Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2410553