150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

189E/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez luzatu egiten baita MOVES III programaren deialdirako eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ra arte. DDBN: 574654; 597225; 597302; 597306.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 51E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honetarako deialdia onetsi zen: "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien 2021eko programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan" (2021eko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 27koa).

Aipatu deialdiaren 3. oinarrian ezarri zen eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2023ko abenduaren 31n amaituko zela. Halere, epea 2024ko uztailaren 31ra arte luzatu zen Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 7ko 416E/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 26koa).

Horrez gain, 2024ko 155. Estatuko Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27koan, argitara eman zen ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege-dekretua, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko zenbait neurri luzatzen dituena eta zerga, energia eta gizarte arloan premiazko neurriak hartzen dituena. Neurri horien artean dago MOVES III programaren indarraldia luzatzea 2024ko abenduaren 31ra arte (aipatu errege lege-dekretuaren 27. artikuluan jasota dago neurria).

Hala, bidezkoa da MOVES III programaren Nafarroako deialdiko 3. oinarriaren 3.3. atala aldatzea, eskaerak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien 2021eko programa (MOVES III programa)" laguntzen deialdiaren 3. oinarriko 3.3 atala. Honela idatzita geldituko da:

"3.3. Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2024ko abenduaren 31n bukatuko.

Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan ez da eskaera gehiago onartuko".

Aurrekontu erabilgarria ahitzen denean, horren berri emanen da Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.nafarroa.eus)".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2410598