1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1823/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak zehazten baitira, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien lanpostu batzuk salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiari dagokionez.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 397 lanpostu gehienez salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez onetsitakoan (ebazpen horren bidez onesten dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan), Marta Osacar Aizpiru andreak, Edurne Alzorriz Martínez andreak, Nekane Larranua Usunariz andreak, Virginia Isabel Estabolite andreak, Ainhoa Maisterra Udi andreak, Itxaso Larrea Arzoz andreak, María Natalia de Aristegui Berazaluce andreak, Beatriz Martínez Alcat andreak eta Jaione Maya Ramos andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1823/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez lanpostu hutsak zehazten baitira, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien lanpostu batzuk salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiari dagokionez.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2410695