15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

332E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez eranskineko pertsonak izendatzen baitira Nafarroako Ingurumen Kontseiluko kide titular.

Nafarroako Ingurumen Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kide anitzeko organo bat da, partaidetzarako, kontsultarako eta aholkularitzarako. Martxoaren 22ko 9/2023 Foru Legeak, Nafarroako Ingurumen Kontseiluari buruzkoak, arautzen du organo horren osaera, 5. artikuluan eta hurrengoetan: administrazioaren eta erakunde eta elkarteen ordezkariak egonen dira bertan, baita aholku-batzordeetako bakoitzak izendatzen dituen aholkulariak ere. Ingurumen-arloko eskumenak dituen departamentuaren titularra izanen da kontseiluburua (6. artikulua), eta ingurumen-arloko eskumenak dituen zuzendari nagusia, berriz, buruordea (7. artikulua).

Erakunde ekologistetako kideei dagokienez, foru legeak ezartzen duenez, "Nafarroan bazkide gehien dituzten erakunde ekologistetako lau ordezkari" izanen dira Kontseiluan (5.1.b artikulua). Horri dagokionez, Foru Komunitatean ezarpen handiena dutenei gonbidapena egin zitzaien, eta, horrekin batera, jendaurreko informazioaren tramitea egin zen hamabost egun naturalean, Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian iragarkia jarrita, interesa izan zezakeen edozein erakunde ekologistak aukera izan zezan berariaz eskatzeko, bazkide kopurua adierazita.

Geroago izendatuko dira honako kide hauek, izapide gehiago egin behar dira-eta: Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluak proposaturiko kide bat; aholku-batzordeetako kideak; eta ordezko kideak, ordezkapenak egin ahal izateko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo justifikatutako gainerako kasuetan (9.3 artikulua).

Nafarroako Ingurumen Kontseiluari buruzko martxoaren 22ko 9/2023 Foru Legeak 10.3 artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Ingurumen Kontseiluko kideak izendatuko dira ingurumen-arloan eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Foru-agindu honen eranskineko pertsonak izendatzea Nafarroako Ingurumen Kontseiluko kide titular.

2. Foru-agindu hau interesdunei igortzea.

3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 28an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA.–NAFARROAKO INGURUMEN KONTSEILUKO KIDEAK

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari hauek:

ADMINISTRAZIO-UNITATEA

KIDE TITULARRA

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria

Fermín Olabe Velasco

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria

Enrique Eraso Centelles

Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuko zuzendaria

Gloria Giralda Carrera

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria

Raúl Salanueva Murguialday

Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria

Fernando Señas Bea

Landa Garapeneko zuzendari nagusia

Rubén Goñi Urroz

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia

Ignacio Gil Jordan

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia

Uxue Itoiz Marileñarena

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia

Berta Miranda Ordobas

Turismoko zuzendari nagusia

Ana Rivas Allo

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia

Jesús María Rodríguez Gómez

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia

Pedro Andrés López Vera

Babes Zibileko zuzendari nagusia

Salvador Diez Zapata

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia

José Antonio Marcen Zunzarren

b) Erakundeen eta elkarteen ordezkariak:

ENTITATEA

KIDE TITULARRA

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Santos Etxegia Oronoz

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Silvia Arazuri Garin

Nafarroako Unibertsitatea

Jesús Miguel Santamaría Ulecia

Greenpeace

Lorea Flores Compains

Gorosti Natur Zientzien Elkartea

Juan Ignacio Deán Pinedo

SEO/BirdLife

Kiko Alvarez Dávila

Ekologistak Martxan

José Antonio Pérez-Nievas Martínez

Nafarroako Mendi Federazioa

Miren Eizmendi Rodríguez

Nafarroako Ehiza Federazioa

José Ángel Remírez Arana

Nafarroako Arrantza Federazioa

José Antonio González Sarmiento

Nafarroako Ehiztarien Elkartea

Carlos Irujo Beruete

Comisiones Obreras sindikatua

Carlos de la Torre Verdejo Sola

Eusko Langileen Alkartasuna sindikatua

Julen Eizmendi Urtxegi

Unión General de Trabajadores sindikatua

María Soledad Vicente Yoldi

Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatua

Ismael García Muñoz

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

Marta García-Drake

Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasuna

Ángel María Remírez Lizuain

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna

Patxiku Irisarri Elizagoien

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuna

Jesús Mari Alcalde San Martín

Unión del Pueblo Navarro parlamentu-taldea

Félix Zapatero Soria

Nafarroako Alderdi Sozialista parlamentu-taldea

Carlos Mena Blasco

EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldea

Adolfo Araiz Flamarique

Geroa Bai parlamentu-taldea

Blanca Isabel Regúlez Alvarez

Nafarroako Alderdi Popularra parlamentu-taldea

José Cruz Pérez Lapazarán

Zurekin Nafarroa parlamentu-taldea

Ricardo Pradas García

Apf Vox parlamentu-talde mistoa

Juan Mira Jarillo

Nafarroako Baso Elkartea, FORESNA-ZURGAIA

Juan Miguel Villarroel García

Nafarroako Egurraren Enpresaburuen Elkartea, ADEMAN

Miren Olatz Esparza Uros

"Irache" Nafarroako Kontsumitzaile Elkartea

José Javier Martínez Elizondo

Garalur

Arantxa Arregui Alberro

Eder Partzuergoa

Sergio Villava Gómez

Teder elkartea

Iñigo Nagore Ferrer

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

María Rosario Domingos García

Biologoen Elkargo Ofiziala

Jokin Larumbe Arricibita

Mendi Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Ana Ariz Argaya

Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Javier Zardoya

Nafarroako Gazteriaren Kontseilua

José Bello Ruiz

Nafarroako Adinekoen Kontseilua

Guadalupe Yoldi Corera

Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera

Iñaki Puncel Pardo

Bioma zentroa-Nafarroako Unibertsitatea

David Elustondo Valencia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekologia eta Ingurumeneko ikerketa-taldea

Juan Antonio Blanco Vaca

Iragarkiaren kodea: F2400037