1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
9E/2024 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldi baterako ordezkoak izendatzen baitira Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aritzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio-organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzea, haien ordez aritu daitezen titularra kanpoan dagoenean, eritasun edo ezintasunen bat duenean, karguak hutsik dagoenean edo abstenitzea edo errekusatzea bidezkoa den kasuetan:
a) Unibertsitateko zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:
1) Unibertsitateko Zerbitzua.
2) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusia.
3) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia.
4) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:
1) I+G+b Zerbitzua.
2) Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia.
3) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia.
4) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
c) Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:
1) Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzua.
2) Plataformen eta Eragiketen Zerbitzua.
3) Osasuneko Informazioaren Teknologien Zerbitzua.
4) Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua.
5) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.
6) Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzua.
7) Asistentzia eta Osasun Kudeaketarako Informazio Sistemen Zerbitzua.
8) Idazkaritza Tekniko Nagusia.
d) Idazkari tekniko nagusiaren ordez, honako unitate hauetako titularrak arituko dira, ordena honi jarraikiz:
1) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.
2) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Atala.
3) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Ekonomikoaren Atala.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, departamentuko zerbitzuei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta departamentuko kontu-hartzaile delegatuari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Sarrigurenen, 2024ko urtarrilaren 4an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.
Iragarkiaren kodea: F2400313