2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKURRA
Enkante publikoa, zenbait aurkintzatako herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko
1. Ezkurrako Udalak enkante publikorako deialdia egin du, udalerriko zenbait aurkintzatako herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzeko.
2. Enkantean jarriko den azalera, guztira: 80 hektarea, 40 hektareako bi lote hauetan banatuta:
a) 40 ha, 3. poligonoko 33.1 lurzatian.
b) 40 ha, 1. poligonoko 21.1, 15.1, 15.2 eta 15.16 lurzatietan.
Loteetako bakoitza adjudikaziodun bakarrari emanen zaio.
Hasierako prezioa: 50 euro hektareako.
3. Adjudikaziodunak.
Loteetako bakoitza adjudikaziodun bakarrari emanen zaio, eta ez da onartuko lote txikiagoetan zatitzea interesdun batek baino gehiagok kudeatzeko.
Ogibide nagusia nekazaritza duten pertsonak edo horiek eratutako sozietateak soilik izaten ahalko dira adjudikaziodunak, eta, hortaz, haiek baizik ez dute parte hartzen ahalko enkantean.
4. Adjudikazioaren iraupena: 8 urte.
5. Administrazio-klausulen agiria eta proposamen ekonomikoaren eredua interesdunen eskura daude Udaleko idazkaritzan eta Udalaren egoitza elektronikoan, eta telefonoz edo posta elektronikoaren bidez ere eska daitezke.
5. Enkantea noiz eta nola eginen den:
a) Lehen enkantea udalerri edo kontzeju mugakideetako herritarren artean eginen da, eta eskaintzak hamar eguneko epean egiten ahalko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Kasua bada, lizitatzaileei behar bezala jakinaraziko zaie noiz irekiko diren aurkezturiko proposamenak.
b) Bi loteak adjudikatzen ez badira, bigarren enkantea eginen da Malerrekako herritarren artean, eta eskaintzak aurkezten ahalko dira 11. egunetik 20.era bitartean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
c) Azkenik, oraindik loteren bat adjudikatu gabe badago, hirugarren enkantea eginen da, eta eskaintzak aurkezten ahalko dira 21. egunetik 30.era bitartean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
d) Enkanteak gutun-azal itxien bidez eginen dira.
Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Ezkurrako Udalean:
d.1) A gutun-azala: Proposamena aurkezten duenaren identifikazioa: abeltzaintza-txartelaren kopia (abeltegiaren errolda-tokia jasotzen duena) eta ogibide nagusia nekazaritza duela egiaztatzen duen agiria.
d.2) B gutun-azala: Proposamen ekonomikoa, onetsitako ereduaren araberakoa. Zehaztu beharko da bi loteetako zeinetarako den.
e) Eskaintza ekonomikorik onena egiten dutenei adjudikatuko zaizkie loteak.
Ezkurran, 2024ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.
Iragarkiaren kodea: L2400350