15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzain-agenteen izendapena

2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16koan, deialdi bat argitaratu zen udaltzain-agenteen 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Zizur Nagusiko Udaleko udaltzainen kidegoan aritzeko (gerora deialdia zabaldu zen, eta 6 lanpostu eskaini). Hautaproben kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez (foru-dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du), Zizur Nagusiko Udalak udaltzain-agente izendatu ditu jarraian aipatzen diren pertsonak. 2023ko abenduaren 22an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1609 Ebazpenaren bidez, Álvaro Aranguren Esparza izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37028 lanpostua).

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1610 Ebazpenaren bidez, Asier Valiente Barandiarán izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37015 lanpostua).

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1611 Ebazpenaren bidez, Endika Sáenz Medina izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37005 lanpostua).

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1612 Ebazpenaren bidez, Miguel Vela Moriones izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37026 lanpostua).

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1613 Ebazpenaren bidez, Mikel Domínguez Goicoechea izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37025 lanpostua).

Zinegotzitzaren 2023ko abenduaren 22ko 1614 Ebazpenaren bidez, Cristian Goñi Gambart izendatzen da udaltzain-agente lanpostua betetzeko (plantilla organikoko 37027 lanpostua).

Zizur Nagusian, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2400334