15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Udaltzain-agenteen izendapena

Tafallako Udaltzaingoan aritzeko udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia 2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an. Gerora lanpostu bat gehitu zitzaion, Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2023ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez (2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa). Bada, bat etorriz aipatu deialdiko proben epaimahaiak egindako proposamenarekin, eta bete beharrez 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua), Tafallako Udalak, Alkatetzaren 23ko abenduaren 22ko 147. Ebazpenaren bitartez, Xabier González Gil eta Amaya Teruel Erausquin Tallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente izendatu ditu.

Nafarroako Polizie buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen Foru Dekretua), Alkatetzak 2023ko abenduaren 22an emandako 147. Ebazpenaren bitartez, Jesús Villanueva Cenarro Tafallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente izendatu da, Álvaro Blasco Pascualen ordez.

Tafallan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2400250