15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SANTAKARA

Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Prozedurako lanpostua bete gabe uztea

Alkatetzaren azaroaren 18ko 2022/0123 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Kontuan hartuz uko egin duela deialdiko oposizioaldia gainditu duen pertsona bakarrak.

Horiek horrela, ebazten dut:

Lehena.–Bete gabe uztea deialdi honetako lanpostu hutsa: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, 20/2021 Legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa).

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila deialdiaren web-fitxan (Santakarako Udalaren gardentasun-atariaren barnean) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Santakaran, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2400381