15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Enkantea, Corellako eta Cintruenigoko ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 23an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04818.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104818 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

1. lotea:

–1. finka.

Corellako 12408 zenbakiko finka, 180. liburuan, 1683. liburukian, 212. orrian inskribatua (IDUFIR: 31019000500779); honela deskribatzen da:

Landa-finka.–Laborantza lurrak eta ureztalurrak, Corellako jurisdikzioaren barrukoak, Montes de Cierzoko Clavijas alderdian; azalera: lau erregu eta hamalau almute, hots, berrogeita bi area eta berrogeita hamar zentiarea. Mugakideak: iparraldean eta ekialdean, Ezequiel Ayala; hegoaldean, herri-lurra, eta mendebaldean, José Trincado.

Karga: kargarik ez.

Katastrokoa: Corellan, oraingo Molengo alderdian, 463. lurzatia, 8. poligonoa, ureztalurreko alorra. A azpilurzatia, ureztalurra, 2.965 m²-koa, eta B azpilurzatia, larreak, 1.285 m²-koa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001145804EY.

–2. finka.

Corellako 12456 zenbakiko finka, 181. liburuan, 1690. liburukian, 137. orrian inskribatua (IDUFIR: 31019000500786); honela deskribatzen da:

Landa-finka: mahastiak, Corellako jurisdikzioaren barrukoak, Montes de Cierzoko Clavijas alderdian; azalera: bi erregu, hots, hamazazpi area eta laurogeita hamasei zentiarea. Mugakideak: iparraldean, Clavijasko eskortaren bidea; hegoaldean eta mendebaldean, Ezequiel Ayala Garcíaren finka nagusiaren gainerakoa, eta ekialdean, Ángel Sanz.

Karga: kargarik ez.

Katastrokoa: Corellan, oraingo Molengo alderdian, 8. poligonoko 463. lurzatia, ureztalurreko alorra (1.796 m²). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001145804EY.

2. lotea:

–Cintruenigoko 3509 zenbakiko finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua (IDUFIR: 31019000626639).

Hiri finka: etxebizitza Cintruenigoko Primicia kaleko 14an. Beheko solairua, bi solairu eta estali gabekoa ditu. Estalirik hogeita hiru metro eta hogeita hamaika zentimetro koadro ditu, eta estali gabe hamalau metro eta berrogei zentimetro koadro. Eskuinaldean Tiburcio Rincón du mugakide; ezkerraldean, Esteban Martinez, eta atzealdean, Pedro Navascués.

Karga: kargarik ez.

Diru-bilketaren Atalak egindako oharra: finka honek etenda dauka segidako traktua. Enkantean adjudikaziodun suertatzen denak, bere izenean inskribatzea lortzeko, hura berrabiarazi beharko du hipoteken legediaren prozedurari jarraikiz.

Katastrokoa: Cintruenigon, 351. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri-unitatea, 72 eta 36 metro koadro, hurrenez hurren. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001531941HO.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400730