15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

3D/2023 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Asociación Empresa Ribera (AER) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000002; lehengo gordailu zenbakia: NA/29).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Rafael Loscos Sanz jaunak egin zuen, 31/2023/000170 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Asociación Empresa Ribera (AER) izeneko enpresa elkartearen zuzendaritza batzordeak 2023ko uztailaren 10ean egindako bilkuran aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuak aldatzea.

Ziurtagiria Isabel Jiménez Malo andreak sinatuta dago, elkarteko idazkaria den aldetik, eta Rafael Loscos Sanz jaunak ikus-onetsita.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bai eta aurkaratu ere Auzitegi Nazionaleko Lan arloko Salan, etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2317635