15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZEA, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 28ko 494E/2023 Foru Aginduaren aurka jarritako 0000004/2024 oinarrizko eskubideen prozeduran. Agindu horren bidez ezetsi egin zen Hezkuntzako Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez autonomia erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen irakasle funtzionarioentzat.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira bidaliko da 0000004/2024 oinarrizko eskubideen prozedurari dagokion administrazio-espedientea. Prozedura hori Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 28ko 494E/2023 Foru Aginduaren aurka jarri zen. Foru Agindu horren bidez ezetsi egin zen Carmen Ochoa Sagüés andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Eta ebazpen horren bidez autonomia erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (iraungitzeko kidegoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta lantegiko maisu-maistrak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzako hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu baterako izendatu diren unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioak ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bost egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2400728