15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

246E/2023 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Artikulu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da nahitaezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasu zehatzetan.

Aipatu lege aginduan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritza Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, ordena honi jarraikiz:

a) Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko burua.

b) Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua.

c) Etekinetarako Laguntzen Ataleko burua.

2. Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, ordena honi jarraikiz:

a) Animalien Osasunaren Ataleko burua.

b) Animalien Ekoizpenaren Ataleko burua.

c) Lagun egiteko eta Esperimentaziorako Animalien Ataleko burua.

d) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko burua.

3. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, ordena honi jarraikiz:

a) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Ataleko burua.

b) Herri-lurren Ataleko burua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 27an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2400109