15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

321E/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak hierarkikoki zer organoren menpe dauden, hari egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren lanpostua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, baita haren abstentzioa edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan ere, honako hauek ordeztuko dute, ordena honetan:

1.–Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboko zuzendaria.

2.–Hirigintza Ataleko burua.

2. Lurraldearen Zerbitzu Juridiko-administratiboko zuzendariaren lanpostua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, baita haren abstentzioa edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan ere, honako hauek ordeztuko dute, ordena honetan:

1.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.

2.–Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F2400099