15. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2274E/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa ezartzeaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: lau urte igaro direlako izendatu zituztenetik eta, horrenbestez, haien agintaldia bukatu delako; karguari uko egin diotelako; erretiroa hartu dutelako, edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari utzi diotelako.

Batzordeko idazkari Miguel Garatea Crelgo jaunari eta Eva Ardanaz Aicua andreari baja eman zaie, erretiroa hartu dute-eta.

Batzordeko buru Antonio López Andrés jaunak eta Sagrario Laborda Santesteban andreak eta Jesús Gregorio Fernández Baraibar jaunak, zeinak batzordeko kide baitira, ezarritako 4 urteko agintaldia bete dute, eta, horrenbestez, bidezkoa da haiek ordeztea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak Paula Ceberio Rojas, Sagrario Laborda Santesteban eta María Sagrario Cilveti Gubia andreak proposatu ditu batzordekide izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Antonio López Andrés jauna, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

2. Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

3. M.ª Cristina Agudo Pascual andrea izendatzea Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru.

4. Paula Ceberio Rojas eta María Sagrario Cilveti Gubia andreak izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide.

5. Sagrario Laborda Santesteban andrea berriro ere izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik, aipatu batzordeko kide.

6. M.ª Teresa Tellechea Olaiz andrea izendatzea Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren Batzordea:

Batzordeburua: M.ª Cristina Agudo Pascual andrea.

Batzordekideak:

–Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Paula Ceberio Rojas andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Belen Asenjo Redín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 23ko 829E/2022 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Sagrario Laborda Santesteban andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–María Sagrario Cilveti Gubia andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Yolanda Gregorio López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: M.ª Teresa Tellechea Olaiz andrea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.

Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2318402