1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
176E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Celia Martínez Subiza andrea, Administrazio Laguntzako Bulegoko burua, berak hala eskatu baitu.
Celia Martínez Subiza andreak, Administrazio Laguntzako Bulegoko buruak, jakinarazi du uko egiten diola burutzari; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 7ko 61/2017 Foru Aginduaren bidez izendatu zen bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Celia Martínez Subiza andrea, Administrazio Laguntzako Bulegoko burua, berak hala eskatu baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2024ko ekainaren 30etik aurrera ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 13an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2409712