148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal Planaren aldaketa Azpako UC-8an. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planaren aldaketa xehatu bat Azpako UC-8an (24. lurzatia), Daniel Azpilicueta arkitektoak idatzia eta Zandra Consuelo Méndez Palaquibayk sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410402