148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Herri-lurren desafektazioa 466- H, I, 468- A, B, C, D, E, 469- B, K, L, M, N, O, P, Q, R, AI, AJ lurzatietan. Hasierako onespena

Honako honen bitartez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi duela herri-lurretako zenbait lurzati desafektatzea, haien erabilera lagatzeko Abeto New Energy SL merkataritza-sozietateari, eguzki-parke fotovoltaikoa jar dezan. Hauek dira katastroko lurzatiak: 466- H, I, 468- A, B, C, D, E, 469- B, K, L, M, N, O, P, Q, R, AI, AJ.

Interesdun guztiek aztertzen ahalko dute espedientea, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2410442