148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://www.noain.es/es/noticias/proyecto-de-revision-de-ponencia-de-valoracion-del-ayuntamiento-de-noain-valle-de-elorz/ Horrela, nahi duenak aurkezten ahalko ditu bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak.

Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2409919