148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 133. lurzatian. Behin betiko onespena

Nazarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 133. katastro-lurzatiko unitatean, Jacinto Simón Guillének sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2107 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Nazarren, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410405