148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen urbanizazio-proiektua. Behi betiko onespena

Milagroko Udaleko alkateak, 2024ko ekainaren 19ko 2024-0341 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkatetzak 2024ko maiatzaren 2an emandako 2024-0247 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1-A azpisektorearen urbanizazio-proiektuaren espedientea, eta argitaratu zen 2024ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean. Horren ondotik, igaro da jendaurrean edukitzeko epea, eta epe horretan ez denez alegaziorik aurkeztu, honako hau erabaki da:

Lehena.–Behin betiko onestea lurzoru urbanizagarriko SI-1.1-A azpisektorearen urbanizazio-proiektua, Ricardo Ros Zuastik aurkeztua, Gelagri Ibérica SL ordezkatuz, 2024ko maiatzaren 16an; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bigarrena.–Urbanizatzeko espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio Nafarroako Foru Administrazioari, eta igorriko zaio behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2409975