2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Hiri-jarduketako plan berezia, APA 7.2 eremuan eta UC-16 unitatean. Behin betiko onespena
2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, iragarkia argitaratu zen hiri-jarduketarako plan berezi bat hasiera batez onesteko erabakiari buruz. Plan hori Irunberriko Udalaren Hirigintza-Planeko APA 7.2 eremuari eta UC-16 unitateari zegokien, eta Irunberriko Udalak sustatu zuen. Jendaurreko aldian ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irunberrin, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L2410522