148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, ASC 9-10 jarduketa asistematikoko eremuan. Behin betiko onespena

Los Arcosko, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat ASC 9-10 jarduketa asistematikoko eremuan. (Espedientea: 127981C).

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Los Arcosen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410516