148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

189/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Apirilaren 4ko 28/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua sortu zen, eta haren xedea, izaera, helburuak, eginkizunak, egitura, osaera eta funtzionamendua arautu ziren. Geroago, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ere arautu da Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluaren osaera, VIII. tituluaren barruan, desgaitasuna duten pertsonen arreta eta parte-hartzea antolatzeari buruzkoan; 103. artikuluan, hain zuzen.

Bi arau horiek kontuan hartuta, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseilua kide hauek osatuko dute:

a) Kontseiluburu bat.

b) Bi kontseiluburuorde.

c) Kontseilukide hauek:

–Gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako bi pertsona, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen artetik hautatuak.

–Enpleguaren arloan eskumena duen departamentuak edo erakundeak libreki izendatutako pertsona bat.

–Hezkuntzaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako pertsona bat.

–Osasunaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako pertsona bat.

–Kultura eta kirol arloan eskumena duen departamentuko titularrak libreki izendatutako pertsona bat.

–Toki entitateen ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

–Desgaitasun mota guztiak (desgaitasun sentsoriala, fisikoa eta organikoa, intelektuala edo garapenarena, eta nahasmendu mentala) barne hartzen dituzten erakunde nagusien zazpi ordezkari, erakunde horiek izendatuak, desgaitasun mota guztien ordezkaritza ziurtatzeko.

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko pertsona bat.

Aipatutako erakunde eta entitateak ordezkatuko dituzten pertsonak proposatu ondoren, bidezko da Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluko kide izendatzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren foru agindu bidez.

Horrenbestez, apirilaren 4ko 28/2011 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluko kide izendatzea:

a) Kontseiluburua: Carmen Maeztu Villafranca andrea.

b) Kontseiluburuordeak:

Lehena: María Luz Sanz Escudero andrea, Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Batzordeko (CERMIN) lehendakaria.

Bigarrena: Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

c) Kontseilukideak:

–Carlos Arana Aicua jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea, idazkari lanetan arituko dena.

Olga Sala López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.

Mirian Martón Pérez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

Alicia Ruiz Oria andrea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

Montserrat de la Fuente Hurtado andrea, Osasun Departamentuaren ordezkari gisa.

Ignacio Apezteguía Morentin jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren ordezkari gisa.

Silvia Sesma Nazabal andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Edurne Jauregui Fernández andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa.

Beatriz Mendívil Gorostieta andrea, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, José Antonio Delgado López jauna.

María Aránzazu Garatea Elzaburu andrea, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Margarita Sánchez Ruiz andrea.

Santiago Rodríguez Santa Cruz jauna, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Carmen Burgui Villanueva andrea.

Andrés Ilundain Esquiroz jauna, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Edurne Pascal Landa andrea.

Rafael Olleta Ruiz jauna, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Paula Rodríguez Arruti andrea.

M.ª Pilar Herrero Jiménez andrea, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Eva Garraza López andrea.

José Luis Cabero Herreras jauna, bateko edo besteko desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusien ordezkari gisa. Haren ordezko gisa, Francisca Pulgarín Fernández andrea.

2. Indarrik gabe uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren azaroaren 24ko 281/2015 Foru Agindua.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 18an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2409906