148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2024ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2024ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2410870