2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
"Oronozko (Baztan) Zunda etxea desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentro bihurtzeko birgaitzea" proiektua eta horren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea
Baztango Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 10. puntuan honako hau erabaki zuen:
1.–Aipatutako proiektua behin betiko onestea, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, errentaria, M.ª Teresa San Miguel Echeverria, bertan sartuz. Onespen horretan, onura publikokotzat eta okupatu beharrekotzat jotzea inplizituki jasotzen da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.–Nafarroako Gobernuari, horretarako organo eskuduna den aldetik, ukitutako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako. Izan ere, Baztan-Bidasoa eskualdean adimen-desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko gutieneko azpiegitura jarri behar da, eta, horretarako, premiaz ekin behar zaio Oronozko Zunda etxea birgaitzeari. Are gehiago, Oronozko Zunda etxea, gaur egun, narriadura-maila handian dagoela adierazten da, eta horrek eragozten du haren bizitza erabilgarria luzatzea.
3.–Proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko beharrezko kreditu-atxikipena egitea.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, horren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean, eta Baztango Udalaren iragarki-taulan jartzea.
5.–Erabaki hau eragindakoei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Baztanen, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Baztango Udalerria (Oronoz)
FINKAREN KODEA | TITULARRAK | KATASTROA | UKIPENAK |
Poligonoa | Lursaila |
ORZ-01 | Nafarroako Foru Komunitatea (jabe soila) | 6 | 2 | Behin betiko okupazioa. Lur-zatiaren guztizko okupazioa, 1.678,46 metro karratu. |
Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza. Bertizko Apaiz Patronatua (gozamenduna) |
ORZ-01BIS | María Teresa San Miguel Echeverria anderea (baratzeko errentaria) |
Iragarkiaren kodea: L2410714