148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa xehatua. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2024ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Agoizko Udal Planeko hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuak aldatzeko proiektu bat. Hostelería Bacau SLk, Catalin Grigorasek eta Elisabeta Delia Maximek sustatu dute proiektua, eta Iraida Pérez Celay eta Maite Loyola Senosiain arkitektoek idatzi dute.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2024ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410401