2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, gidari-peoi lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen proposamena
Gidari-peoi lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak José Javier Sánchez García izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 15 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2410148